Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:
Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Zikloa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehen Zikloa. Mostrar todas las entradas

jueves, 14 de marzo de 2013

Abakoa

Zer da?
 Webgune bat da non ikasleak abakoekin lan egiteko modu eraberritzaile bat da.
Zertarako balio du?
Ikasleak abakoa erabiltzen ikasteko beste modu bat da proposatzen du webgune honek. Gainera, orrialde honi esker, ariketa egin ahal izan dituzte, eta ikasleek jarduera hauen emaitzak idatziz zein ahoz erantzun ahal izango dute.
Orrialde honetan azaltzen diren jarduerak bi motatakoak dira. Alde batetik, ikasleek zenbakiak azaltzen zaizkien zenbakiak ezagutu beharko dituzte. Bestalde, ikasleek ulertu behar izango dute zenbakiak balorez aldatzen direla, kokapena edo posizioaren arabera. Esate baterako, ez da zenbaki bera izango hamarreko edo batekoen lekuan jartzen badugu bolatxo bat. Hamarrekoan kasuan bolatxoa jarriz gero, 10 zenbakia da eta batekoen lekuan jartzen badugu bolatxoa 1 zenbakia izango da.
Horretaz gain, irakasleek hainbat ariketa proposatu ditzakete programa honen bitartez. Adibide gisa:
- Identifikatu aurreko eta atzeko zenbakia.
- Abakoan zenbaki ezberdinak adierazi.
- Abakoan adierazitako zenbakiak ezagutu.
Hizkuntza:
Webgune hau erdaraz dago.
 
 

Primero de primaria

Zer da?
Lehen Hezkuntzako lehen mailarako zuzenduta dagoen bloger bat da, kurtsoko hiruhilekoetan lan egiteko. Bertan irakasgai ezberdinetan (lengoaia, matematika, science…) lan egiteko ariketak, edukiak … daude.


Zertarako balio du?
Bloger honetan, hainbat link daude beste webgune batzuetara gidatzen dituztenak. Webgune hauen artean, joko interaktiboak, fitxak, Slideshare-ak gai ezberdinekin, argitaletxe desberdinetako web orrialdeak, errefortzu ariketa, irakasleentzako errekurtsoak …

Horrexegatik, esan daiteke, lehen mailan ikasleekin lantzeko aproposa dela. Gainera, klasean ohiko errekurtsoak erabiltzeaz gain, ikasleei lehen urteetatik teknologia berriekin kontaktuan jartzeko aukera bikaina da. Izan ere, hurrengo kurtsoetan hauek maneiatzen jakin beharko dute.

Hizkuntza:
Bloger honetan dauden gauza guztiak, gazteleraz eta ingelesez aurkitzen dira.


*Primero de primaria adibidea



 

 

Adimen mapak

Zer dira?
Adimen-mapak ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da. Adimen mapak ideia-jasa jardueretan batik bat erabiltzen dira.
Zertarako balio dute?
Hauek problemak ebatzi eta informazioa antolatzeko erabiltzen dira, hitzak, irudiak edo ideiak erabiliz eta sormena bultzatuz. Adimen-mapa batean agertzen diren ideiak garrantzia berbera izaten dute eta hitz baten inguruan garatutako edo oinarritutako ideiak azaltzen dira bertan baina ez dute beraien arteko konektorerik.
 
Hizkuntza:
Gure adibidean euskaraz dago. 
Proposatutako ariketa:
Bigarren mailan egiteko ariketa bat da. Ikasleak aurreko egunetan animaliei buruzko eduki eta kontzeptu ezberdinak ikasi dituzte. Hori dela eta, horien birpasa bat egiteko klasean irakaslearekin batera adimen mapa bat sortuko dute.
Horretarako, ideia jasa bat egingo dute, hau da, ikasleek gogoratzen dutena esango dute eta irakasleak arbelean apuntatuko du. Ondoren, ideia guztiak irakurriko dituzte eta adimen-mapa bat sortuko dute.
Mapa hau denen artean arbelean egingo dute eta ondoren irakasleak ordenagailura pasatuko du. Gai bakoitzaren amaieran adimen-mapa bat egingo dute eta hiruhilekoaren amaieran liburu digital bat sortuko dute, adimen-mapa guztiekin.
 
 
 
 
 

martes, 12 de marzo de 2013

Ikus entzunezko baliabideak

Zer dira?
Ikus-entzunezko komunikazioa ikus-entzunezko sistema teknologiko baten bitartez ematen den pertsonen arteko edozein mezu trukaketa da. Ikus-entzunezko komunikazio sistema tradizionalak irratia, zinema eta telebista dira; naiz eta gaur egun sistema berriak agertu edo indartu direla esan daiteke, Internet edo bideojokoak bezala.

Zertarako balio dute?: 
 Ikus-entzunezko baliabideak ere erabiltzea aproposa izaten da ikasleak beste modu batean ikasteko. Gaur egun, gai desberdinak lantzen dituzten bideoak aurkitu ahal dira, nahiz eta euskarazkoak eskasak izan.

 Hizkuntza:
Gure adibidean gaztelaniaz dago. 

Proposatutako ariketa: 
Gure proposamena animalien sailkapena ezagutzeko bideo bat da. Kasu honetan, animalia ezberdinak ikustea eta aztertzea izango da helburua. Hau da, zeren arabera elikatzen diren, nolako jaiotza duten, non bizi diren…