Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

miércoles, 17 de abril de 2013

Ongi etorri gure blogera!

Blog honen bitartez, gaur egun hezkuntza sisteman aurkitu ditzakegun errekurtso ezberdinak ageri dira; guzti hauek Eskola 2.0 eta Eskola 3.0-rekin erlazionatutakoak. Izan ere, egun teknologia berri hauen inguruan informazio eskuragarri  eskasa dago eta hori dela eta, irakasleengan pentsatu dugu; haientzako baliabide gisa.

Blog honen sorkuntzaren helbururik nagusiena: Irakasleek eskuragarri hainbat errekurtso izatea da. Modu honetan, hauen aplikazioa gelan errazagoa izango da.

Baliabideak zikloka banatuta agertzen dira. Gainera, baliabide bakoitzean honako galderak erantzuten dira:

  •  Zer da?
  •  Zertarako balio du?
  • Zein hizkuntzatan dago
  • Proposatutako ariketa

jueves, 14 de marzo de 2013

WebQuest

 
Zer da?
WebQuest-ak Interneten oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak dira, non ikasleei ikerketara bultzatzen dieten eta pentsamendu kritikoa, sormena nahiz erabakiak hartzera sustatzen dieten, gaitasun desberdinak garatzera eramango dietena ikasleek dituzten ezagutzak eraldatuz.

Ikasleentzako jarduera zehatzak dira, baita horiek egiteko erabiltzen dituzten errekurtsoak eta kontsignak.

Horrexegatik, esan daiteke, informazioa bilatzeko metodologia eraberritzaile bat dela eta bertan azaltzen diren errekurtso gehienak webgune ezberdinetatik hartzen dira. Orrialde honetan, ikasleek edukiak ikasten dituzte eta era berean, ariketa desberdinak egiten dituzte.

Zertarako balio du?
Baliabide hau gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da.  Izan ere, webgune honetan gai ezberdinak landu ahal dira eta irakasleak ikasleen ikasketak interesa pizteko eta motibagarria izateko sortzen dira. Gainera, irakasleak ebaluatzeko tresna bezala erabili ahal dute.
Bestalde, elkarlana eta ikasleen autonomia edota iniziatiba ikusteko balio du. Halaber, ikasketa kooperatibo hauek ikasleek ikas- estrategia desberdinak garatzen dituzte, beraien pareekin elkar eraginan. Modu berean, IKT-en erabilera sustatzen da eta gure gaur eguneko gizartean hain garrantzitsuak diren teknologia berri hauek erabiltzen ikasten dute.
Amaitzeko,  WebQuest hauek atal batzuk dituzte eta hauek azaltzea aproposa da, hobeto ulertu ahal izateko.
-Sarrera: Ikaslea egoeran jartzen da.
 
-Ataza: WebQuest honen helburuak eta ikasleek honen amaieran sortu beharko duten lana zein den azaltzen zaie.
-Prozesua: Ikasleek lana burutzeko jarraitu behar dituzten pausuak. 
-Baliabideak: Ikasleei lana egin ahal izateko ematen zaizkien errekurtso ezberdinak; link-ak, argazkiak, bideoak …
 -Ebaluazioa: Parte honetan, ikaslea ebaluatzeko erabilitiko diren ebaluazio irizpideak idatzita aurkitzen dira.
-Ondorioak: WebQuest honen bitartez lortu nahi den laburpena da.
Hizkuntza
Gure adibidean erdaraz dago. 
Proposatutako ariketa: 
Gure adibidea Uraren zikloa lantzeko sortua dago. WebQuest honetan, atal bakoitzean ikasleek zer egin behar duten azalduta dago. Hori dela eta, irakasleak lehen egunean webgune hau aurkeztu egiten dien eta honen inguruan azalpen txiki bat ematen die, izan ere, web orri honetan, argi eta garbi, egin behar dutena azalduta dute. Horrenbestez, irakaslearen argibideak ez dira beharrezkoak.

 
 
 
 

Voki

Zer da?
Programa honen bitartez pertsonai bat sortzen da eta honek guk jarritako testua irakurtzen du.
Zertarako balio du?
Programa eraberritzaile honen bitartez ikasleen parte hartzea bultzatzen du. Era berean, ulermena eta ahozko komunikazioa lantzeko balio du. Gainera, gaur egun, gure gizartean hain garrantzitsuak diren teknologia berriak erabiltzen dituzte.
Hizkuntza:
Hogeita bost hizkuntzatan sortu daitezke; horien artean: euskara, erdara eta ingelera.  
Proposatutako ariketa:
Gure proposamenean ikasleak Euskal Herriko pertsonai mitologikoak lantzen ari dira. Hori dela medio, irakasleak ikasle bakoitzari pertsonai mitologiko bat deskribatzeko eskatuko dio. Izan ere, programa honek pertsonai desberdinak sortzeko aukera ematen du eta bakoitzak bere pertsonaiaren inguruan nahi duenaz hitz egin dezake.
Horretarako, ikasleek aurkezpena nahi duten moduan egin dezakete, esate baterako, Power Point batean linkatu dezakete pertsonai ezberdinak (Basajaun, Galtzagorriak, Mari … ).
Azkenik, ikasleek klasearen aurrean bere pertsonaiaren deskribapena egin beharko dute.
  
 
 

Prezi

Zer da?
Prezi aplikazio eraberritzaile bat da, Power Point-aren antzekoa da, baina kasu honetan, aurkezpen hauek online daude.
 
Zertarako balio du?
Baliabide honi esker testuak, irudiak, bideoak eta beste errekurtso batzuk publikatu daitezke. Halaber, ikusizko mapa batean zooma erabili daitekeela. Gainera, lehen esan bezala, errekurtso hau, Interneten eskuragarri dagoenez, edonork bertara jo dezake eta berarekin lan egin. Era berean, konpartitu eta deskargatu egin daiteke.

Horretaz aparte, bai irakasleak bai ikasleak edozein azalpen emateko erabili dezakete.
 
Hizkuntza:
Edozein hizkuntzatan egin daiteke. 
 
Proposatutako ariketa:
Programa eraberritzaile hau, harriak eta mineralak azaltzeko erabiliko dugu. Prezi honetako egileak irakaslea eta ikasleak izango dira, ikasketak esanguratsuagoak izateko eta ikasleek ere, haien ikasketetan parte hartu ahal izateko, modu aktibo batean.

Honetaz aparte, modu honetan, gai hau planteatu dugu, ikasleek edukiek arteko lotura zuzenak ikusi ahal izateko.

Horretarako, irakasleak klasea bost taldetan banatuko du eta bakoitzari harri edo mineral bat egokituko dio. Hauetako talde bakoitzak, mineral edo harri horren inguruan informazioa bilatu behar izango du. Hori egin ahal izateko, informazioaz gain, argazkiak, bideoak... erabili ahal izango dituzte; klasea ahalik eta entretenigarrien eta motibagarrien egin ahal izateko.

Azkenik, esan beharra daukagu, errekurtso hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan erabiltzeko materiala dela, ikasleek nolabaiteko maneiua daukatelako teknologia berriekin.

 
*Prezi

 
 

Liburu digitala

Zer da?
Liburu digitala formatu digitaleko banakako obra adierazteko eta formatu digitaleko liburuak irakurtzeko erabiltzen den gailu elektronikoa bat da. Beste modu batera esanda, liburu digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan eskegitako errekurtso mota berritzaile bat.
Liburu digitala formatu digitaleko banakako obra adierazteko eta formatu digitaleko liburuak irakurtzeko erabiltzen den gailu elektronikoa adierazteko erabiltzen da. Beste modu batera esanda, liburu digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan eskegitako errekurtso bota berritzaile bat.

 
Zertarako balio du?
Liburu digitalari esker, ikasleek Interneten argitaratuta dauden zenbait edukienganako sarbidea izango dute eta, era berean, haiek ere sor dezakete material hau. Hori dela eta, ikasleen ikaskuntzarako zenbait aspektu positibo erakusten dituen errekurtso baliagarria da.
Gainera, ohiko liburu baten funtzioa betetzen du, baina edukiak beste era batean antolatuta aurkezten dira, askoz ere modu dibertigarriago eta didaktiko batean. Liburu konbentzionalen orrialdeak ez bezala, liburu elektronikoaren zati diren orrialdeak dinamikoak eta erreaktiboak izan daitezke; bestalde, multimedia elementuak txertatzea ahalbidetzen dute, hala nola bideoa, audioa eta sareko beste liburu digital batzuetarako loturak edo liburuaren barrena nabigatzeko modu gisa. Horrela, liburu digitala erabiltzea jarduera oso aberasgarria bihurtzen da.

 
Hizkuntza:
Guk proposatutako jarduera, euskaraz ageri da.
 
Proposatutako ariketa:
Bosgarren mailan lantzeko sortua izan den ataza bat aurkitzen da, liburu digital formatuan. Horretarako, irakasleak, arbela digitala oinarri izanda, liburu digital honetan agertzen diren edukien azalpena emango du ikasgelan.
Liburu honetan, irakurmena lantzeko testuak, jarduera ezberdinak eta abar agertzen dira, beti ere argazkiz eta irudiz baliatuta, ikasleentzako erakargarriagoa izan dadin.
Kasu honetan, landuko den ataza “Munduko Ekosistemak” izango da, baina bai Natur Zientzietako bai beste edozein irakasgaietako edukiak lantzeko aukera ematen du.
Honetaz gain, behin teoria azalduta dagoelarik, berau praktikara eramateko jarduera batzuk proposatzen dira. Baina, esan beharra dago, jarduera hauek osagarriak direla, hau da, ez direla zertan liburu digitalean bertan agertu, irakasleak lortutako beste zenbait iturriren bitartez eman daitezke: testu-liburuak, webguneak...
Bukatzeko, liburu digital hau honako web orrialdean ikus daiteke:
 

 
 
 

Gmail


Zer da?
Googleren posta elektronikoko zerbitzu bat da eta dohainekoa da.
Zertarako balio du?
Mezu elektronikoak bidaltzeko eta jendearekin kontuan egoteko balio du, bai mezuak bidaliz bai txataren bidez hitz eginez. Gainera, Docs (testu edo kalkulu orriak sortzeko, gordetzeko eta partekatzeko balio du) eta Reader (berri emaileen loturak administratzeko eta gordetzeko balio du) zerbitzuak eskaintzen ditu.
Hizkuntza:
Edozein hizkuntza.
 
Proposatutako ariketa:
Irakasleak eta ikasleak Gmailaren bidez kontaktuan daude uneoro. Modu honetan, ikasleak etxean zenbait zalantza izatekotan irakasleak argitzen die.
Halaber, ikasleek ariketa gehienak ordenagailuz egiten dituztenez, irakasleari Gmailera bidaltzen dizkiete eta zuzenketak egiten dizkie. Horretarako, Gmailean programa bat dago “Docs” deiturikoa eta Word normalak bezala funtzionatzen du. Bertan, irakasleak egin beharreko zuzenketen ondoan “bokadilloak” irekitzen ditu eta horien barruan azalpenak ematen dizkie zuzendu ahal izateko. Horrela, informazioa elkar trukatzen dute. 

Wikiespaces

Zer da?
Errekurtso digital bat da non ikasleek orrialdeak sortu, editatu eta ezabatzea baimentzen dien.

Zertarako balio du?
Programan honen bitartez, ikasleen artean elkar-idazkera sustatzeko modu apropos bat da. Halaber, idazteaz gain, programa honek aukera asko ematen ditu. Esate baterako, guk proposatutako jardueran ikasleek irrati saio bat egin dute. Modu honetan, idazteko komunikazioa lantzeaz gain, ahozko komunikazioa ere landuz.
Hizkuntza:
Proposatutako ariketa gaztelaniaz egin zuten ikasleek, baina nahi den hizkuntzan egin daiteke.
Proposatutako ariketa:
Ikasleak binaka aisialdiko ekintza edota lekuak aukeratu dituzte eta horren deskribapena egin dute. Ondoren, talde bakoitzak irrati saio bat egingo du eta batek galderak egingo ditu eta besteak erantzun (herri horretako alkatea, pertsonai famatu bat … izanik).
Hau eginda dutelarik, grabaketa eta guzti, Wikispaces-en talde bakoitzaren lanak sartzen dira eta web orrialde bat izango balitz bezala da; bere link-ak, argazkiak … izanik.
Azkenik, hurrengo helbidean praktiketan egondako ikasleekin sortutako wiki-ak ikus daitezke.