Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Liburu digitala

Zer da?
Liburu digitala formatu digitaleko banakako obra adierazteko eta formatu digitaleko liburuak irakurtzeko erabiltzen den gailu elektronikoa bat da. Beste modu batera esanda, liburu digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan eskegitako errekurtso mota berritzaile bat.
Liburu digitala formatu digitaleko banakako obra adierazteko eta formatu digitaleko liburuak irakurtzeko erabiltzen den gailu elektronikoa adierazteko erabiltzen da. Beste modu batera esanda, liburu digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan eskegitako errekurtso bota berritzaile bat.

 
Zertarako balio du?
Liburu digitalari esker, ikasleek Interneten argitaratuta dauden zenbait edukienganako sarbidea izango dute eta, era berean, haiek ere sor dezakete material hau. Hori dela eta, ikasleen ikaskuntzarako zenbait aspektu positibo erakusten dituen errekurtso baliagarria da.
Gainera, ohiko liburu baten funtzioa betetzen du, baina edukiak beste era batean antolatuta aurkezten dira, askoz ere modu dibertigarriago eta didaktiko batean. Liburu konbentzionalen orrialdeak ez bezala, liburu elektronikoaren zati diren orrialdeak dinamikoak eta erreaktiboak izan daitezke; bestalde, multimedia elementuak txertatzea ahalbidetzen dute, hala nola bideoa, audioa eta sareko beste liburu digital batzuetarako loturak edo liburuaren barrena nabigatzeko modu gisa. Horrela, liburu digitala erabiltzea jarduera oso aberasgarria bihurtzen da.

 
Hizkuntza:
Guk proposatutako jarduera, euskaraz ageri da.
 
Proposatutako ariketa:
Bosgarren mailan lantzeko sortua izan den ataza bat aurkitzen da, liburu digital formatuan. Horretarako, irakasleak, arbela digitala oinarri izanda, liburu digital honetan agertzen diren edukien azalpena emango du ikasgelan.
Liburu honetan, irakurmena lantzeko testuak, jarduera ezberdinak eta abar agertzen dira, beti ere argazkiz eta irudiz baliatuta, ikasleentzako erakargarriagoa izan dadin.
Kasu honetan, landuko den ataza “Munduko Ekosistemak” izango da, baina bai Natur Zientzietako bai beste edozein irakasgaietako edukiak lantzeko aukera ematen du.
Honetaz gain, behin teoria azalduta dagoelarik, berau praktikara eramateko jarduera batzuk proposatzen dira. Baina, esan beharra dago, jarduera hauek osagarriak direla, hau da, ez direla zertan liburu digitalean bertan agertu, irakasleak lortutako beste zenbait iturriren bitartez eman daitezke: testu-liburuak, webguneak...
Bukatzeko, liburu digital hau honako web orrialdean ikus daiteke:
 

 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario