Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Prezi

Zer da?
Prezi aplikazio eraberritzaile bat da, Power Point-aren antzekoa da, baina kasu honetan, aurkezpen hauek online daude.
 
Zertarako balio du?
Baliabide honi esker testuak, irudiak, bideoak eta beste errekurtso batzuk publikatu daitezke. Halaber, ikusizko mapa batean zooma erabili daitekeela. Gainera, lehen esan bezala, errekurtso hau, Interneten eskuragarri dagoenez, edonork bertara jo dezake eta berarekin lan egin. Era berean, konpartitu eta deskargatu egin daiteke.

Horretaz aparte, bai irakasleak bai ikasleak edozein azalpen emateko erabili dezakete.
 
Hizkuntza:
Edozein hizkuntzatan egin daiteke. 
 
Proposatutako ariketa:
Programa eraberritzaile hau, harriak eta mineralak azaltzeko erabiliko dugu. Prezi honetako egileak irakaslea eta ikasleak izango dira, ikasketak esanguratsuagoak izateko eta ikasleek ere, haien ikasketetan parte hartu ahal izateko, modu aktibo batean.

Honetaz aparte, modu honetan, gai hau planteatu dugu, ikasleek edukiek arteko lotura zuzenak ikusi ahal izateko.

Horretarako, irakasleak klasea bost taldetan banatuko du eta bakoitzari harri edo mineral bat egokituko dio. Hauetako talde bakoitzak, mineral edo harri horren inguruan informazioa bilatu behar izango du. Hori egin ahal izateko, informazioaz gain, argazkiak, bideoak... erabili ahal izango dituzte; klasea ahalik eta entretenigarrien eta motibagarrien egin ahal izateko.

Azkenik, esan beharra daukagu, errekurtso hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan erabiltzeko materiala dela, ikasleek nolabaiteko maneiua daukatelako teknologia berriekin.

 
*Prezi

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario