Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

WebQuest

 
Zer da?
WebQuest-ak Interneten oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak dira, non ikasleei ikerketara bultzatzen dieten eta pentsamendu kritikoa, sormena nahiz erabakiak hartzera sustatzen dieten, gaitasun desberdinak garatzera eramango dietena ikasleek dituzten ezagutzak eraldatuz.

Ikasleentzako jarduera zehatzak dira, baita horiek egiteko erabiltzen dituzten errekurtsoak eta kontsignak.

Horrexegatik, esan daiteke, informazioa bilatzeko metodologia eraberritzaile bat dela eta bertan azaltzen diren errekurtso gehienak webgune ezberdinetatik hartzen dira. Orrialde honetan, ikasleek edukiak ikasten dituzte eta era berean, ariketa desberdinak egiten dituzte.

Zertarako balio du?
Baliabide hau gidaturiko inbestigazioan oinarritzen da.  Izan ere, webgune honetan gai ezberdinak landu ahal dira eta irakasleak ikasleen ikasketak interesa pizteko eta motibagarria izateko sortzen dira. Gainera, irakasleak ebaluatzeko tresna bezala erabili ahal dute.
Bestalde, elkarlana eta ikasleen autonomia edota iniziatiba ikusteko balio du. Halaber, ikasketa kooperatibo hauek ikasleek ikas- estrategia desberdinak garatzen dituzte, beraien pareekin elkar eraginan. Modu berean, IKT-en erabilera sustatzen da eta gure gaur eguneko gizartean hain garrantzitsuak diren teknologia berri hauek erabiltzen ikasten dute.
Amaitzeko,  WebQuest hauek atal batzuk dituzte eta hauek azaltzea aproposa da, hobeto ulertu ahal izateko.
-Sarrera: Ikaslea egoeran jartzen da.
 
-Ataza: WebQuest honen helburuak eta ikasleek honen amaieran sortu beharko duten lana zein den azaltzen zaie.
-Prozesua: Ikasleek lana burutzeko jarraitu behar dituzten pausuak. 
-Baliabideak: Ikasleei lana egin ahal izateko ematen zaizkien errekurtso ezberdinak; link-ak, argazkiak, bideoak …
 -Ebaluazioa: Parte honetan, ikaslea ebaluatzeko erabilitiko diren ebaluazio irizpideak idatzita aurkitzen dira.
-Ondorioak: WebQuest honen bitartez lortu nahi den laburpena da.
Hizkuntza
Gure adibidean erdaraz dago. 
Proposatutako ariketa: 
Gure adibidea Uraren zikloa lantzeko sortua dago. WebQuest honetan, atal bakoitzean ikasleek zer egin behar duten azalduta dago. Hori dela eta, irakasleak lehen egunean webgune hau aurkeztu egiten dien eta honen inguruan azalpen txiki bat ematen die, izan ere, web orri honetan, argi eta garbi, egin behar dutena azalduta dute. Horrenbestez, irakaslearen argibideak ez dira beharrezkoak.

 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario