Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Glosterra

Zer da?
Programa hau online dago eta honi esker, kartel interaktiboak sortu ditzakegu. Bertan, irudiak, bideoak, testuak, efektu bereziak … txertatu ahal dira.
Zertarako balio du?
Baliabide hau, edozein irakasgaitan erabili daiteke. Izan ere, errekurtso honen bitartez, zeinahi gai landu daitezke. GLOG honetan unitate batean landutako ideia printzipalak batzen dira; marrazki, testu, bideo edo beste adierazpen baten bitartez. Azken finean, GLOG hauek norberaren gustura sortzen dira, pertsonalak eta originalak izanik.
Honetaz aparte, GLOG hauek gorde, inprimatu eta esportatu egin daitezke.
Hizkuntza:
Kartel interaktibo hauek edozein hizkuntzatan egin daitezke.  
Proposatutako ariketa:
Klasean, ikasleak makina sinpleak gaia lantzen ari dira. Hori dela eta, irakasleak ikasleak talde txikietan bildu ditu eta bakoitzari makina sinple bat deskribatzeko eskatu dio. Horretarako, informazioa liburuan, Interneteko web desberdinetan … bilatu beharko dute. Gainera, GLOG hauetan irudiak, bideoak edota nahi duten errekurtsoak txertatu ditzakete. Deskribatu behar dituzten makina sinpleen artean honako hauek aurkitzen dira: ziria, tornua,  palanka …
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario