Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Voki

Zer da?
Programa honen bitartez pertsonai bat sortzen da eta honek guk jarritako testua irakurtzen du.
Zertarako balio du?
Programa eraberritzaile honen bitartez ikasleen parte hartzea bultzatzen du. Era berean, ulermena eta ahozko komunikazioa lantzeko balio du. Gainera, gaur egun, gure gizartean hain garrantzitsuak diren teknologia berriak erabiltzen dituzte.
Hizkuntza:
Hogeita bost hizkuntzatan sortu daitezke; horien artean: euskara, erdara eta ingelera.  
Proposatutako ariketa:
Gure proposamenean ikasleak Euskal Herriko pertsonai mitologikoak lantzen ari dira. Hori dela medio, irakasleak ikasle bakoitzari pertsonai mitologiko bat deskribatzeko eskatuko dio. Izan ere, programa honek pertsonai desberdinak sortzeko aukera ematen du eta bakoitzak bere pertsonaiaren inguruan nahi duenaz hitz egin dezake.
Horretarako, ikasleek aurkezpena nahi duten moduan egin dezakete, esate baterako, Power Point batean linkatu dezakete pertsonai ezberdinak (Basajaun, Galtzagorriak, Mari … ).
Azkenik, ikasleek klasearen aurrean bere pertsonaiaren deskribapena egin beharko dute.
  
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario