Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Adimen mapak

Zer dira?
Adimen-mapak ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da. Adimen mapak ideia-jasa jardueretan batik bat erabiltzen dira.
Zertarako balio dute?
Hauek problemak ebatzi eta informazioa antolatzeko erabiltzen dira, hitzak, irudiak edo ideiak erabiliz eta sormena bultzatuz. Adimen-mapa batean agertzen diren ideiak garrantzia berbera izaten dute eta hitz baten inguruan garatutako edo oinarritutako ideiak azaltzen dira bertan baina ez dute beraien arteko konektorerik.
 
Hizkuntza:
Gure adibidean euskaraz dago. 
Proposatutako ariketa:
Bigarren mailan egiteko ariketa bat da. Ikasleak aurreko egunetan animaliei buruzko eduki eta kontzeptu ezberdinak ikasi dituzte. Hori dela eta, horien birpasa bat egiteko klasean irakaslearekin batera adimen mapa bat sortuko dute.
Horretarako, ideia jasa bat egingo dute, hau da, ikasleek gogoratzen dutena esango dute eta irakasleak arbelean apuntatuko du. Ondoren, ideia guztiak irakurriko dituzte eta adimen-mapa bat sortuko dute.
Mapa hau denen artean arbelean egingo dute eta ondoren irakasleak ordenagailura pasatuko du. Gai bakoitzaren amaieran adimen-mapa bat egingo dute eta hiruhilekoaren amaieran liburu digital bat sortuko dute, adimen-mapa guztiekin.
 
 
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario