Zer da?
Liburu digitala formatu
digitaleko banakako obra adierazteko eta formatu digitaleko liburuak
irakurtzeko erabiltzen den gailu elektronikoa bat da. Beste modu batera esanda,
liburu digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan
eskegitako errekurtso mota berritzaile bat.
Liburu digitala formatu digitaleko banakako obra
adierazteko eta formatu digitaleko liburuak irakurtzeko erabiltzen den gailu
elektronikoa adierazteko erabiltzen da. Beste modu batera esanda, liburu
digitala baliabide elektroniko bat da, hau da, gailu elektronikoan eskegitako
errekurtso bota berritzaile bat.
Zertarako balio du?
Liburu digitalari esker,
ikasleek Interneten argitaratuta dauden zenbait edukienganako sarbidea izango
dute eta, era berean, haiek ere sor dezakete material hau. Hori dela eta,
ikasleen ikaskuntzarako zenbait aspektu positibo erakusten dituen errekurtso
baliagarria da.
Gainera, ohiko liburu baten funtzioa betetzen du, baina
edukiak beste era batean antolatuta aurkezten dira, askoz ere modu
dibertigarriago eta didaktiko batean. Liburu konbentzionalen orrialdeak ez
bezala, liburu elektronikoaren zati diren orrialdeak dinamikoak eta
erreaktiboak izan daitezke; bestalde, multimedia elementuak txertatzea
ahalbidetzen dute, hala nola bideoa, audioa eta sareko beste liburu digital
batzuetarako loturak edo liburuaren barrena nabigatzeko modu gisa. Horrela,
liburu digitala erabiltzea jarduera oso aberasgarria bihurtzen da.
Hizkuntza:
Guk proposatutako jarduera, euskaraz ageri da.
Proposatutako ariketa:
Bosgarren mailan lantzeko sortua izan den ataza bat
aurkitzen da, liburu digital formatuan. Horretarako,
irakasleak, arbela digitala oinarri izanda, liburu digital honetan agertzen
diren edukien azalpena emango du ikasgelan.
Liburu honetan, irakurmena lantzeko testuak, jarduera
ezberdinak eta abar agertzen dira, beti ere argazkiz eta irudiz baliatuta,
ikasleentzako erakargarriagoa izan dadin.
Kasu honetan, landuko den ataza “Munduko Ekosistemak”
izango da, baina bai Natur Zientzietako bai beste edozein irakasgaietako edukiak
lantzeko aukera ematen du.
Honetaz gain, behin teoria azalduta dagoelarik, berau
praktikara eramateko jarduera batzuk proposatzen dira. Baina, esan beharra
dago, jarduera hauek osagarriak direla, hau da, ez direla zertan liburu
digitalean bertan agertu, irakasleak lortutako beste zenbait iturriren bitartez
eman daitezke: testu-liburuak, webguneak...
Bukatzeko, liburu digital hau honako web
orrialdean ikus daiteke: