Bilatzailea

Blogeko bilatzailea:

jueves, 14 de marzo de 2013

Simulazioak

Zer dira?
Didaktikaren ikuspegitik, jokoen simulazioa ikaskuntza-teknika interaktibo bat da, eta bere bitartez egoera erreal zein hipotetiko bat aurkezten da gelan.

Zertarako balio dute?
Simulazioek ikasleari aukera ematen diote bere jakintza modu aktibo batean sortzeko eta, aldi berean, arazoen ebazpena eta erabaki harrera lantzeko gaitasunak garatzen laguntzen dio. Praktika hauek, ikaslearen hezkuntza-prozesuarentzako aspektu positiboak suposatzen ditu eta, era berean, bere garapen akademiko eta morala bultzatzen du.

Alderdi positiboei dagokienez, esan dezakegu elkarreragina lantzen dela eta, aldi berean, besteen iritzi eta interesak kontuan hartzeko aukera eskaintzen duela.

Horretaz gain, ikasle bakoitzaren erritmora egokitu daitezkeen jarduerak dira eta horrek ikasleak bere ikaskuntza-estiloa izatea ahalbidetzen du. Hori dela eta, aniztasuna tratatzeko teknika paregabea da.

Naturako prozesuen ereduak egiteko simulazioak erabiltzea gero eta ohikoagoa da Lehen Hezkuntzako klaseetan. Modu honetan, ikasleek praktikara eraman ditzakete klasean teorikoki landutako edukiak. Jarduera hauek egiteko behar den materiala oso sinplea da, ordenagailua baino ez dugu behar. Gainera, gaur egun eskola guztietan ikasleak Eskola 2.0 proiektuan sartuta daudenez, bakoitzak bere ordenagailu eramangarria dauka eta horrek jarduera errazago egitea ahalbidetzen du.

Funtsean, ez dago alde handirik ordenagailuz egindako esperimentazioaren eta ohiko esperimentazioaren artean. Zenbait neurketa-aparailu eta laborategi-tresna erabiltzen dira bi kasuotan, baina abantaila handiak ohar ditzakegu ordenagailuak erabiltzen badira neurketa-sisteman. Datuak hartzeko prozesua automatizatu egiten da, neurketen emaitzak ordenagailuan biltzen dira, eta zenbait software-tresna balia ditzakegu haiek prozesatzeko. Gainera, oso sinplea da datuak formatu grafikoan aurkeztea; horrela, nabarmen errazten da analisia egiteko eta hezkuntzan erabiltzeko prozesua.

Azkenik, aipatu beharra dago, mota honetako jarduerek ebaluazio jarraitua egitea eskatzen dutela irakasleen aldetik, izan ere, oso garrantzitsua da ikaslearen eguneroko lana kontuan hartzea eta baloratzea.

Hizkuntza:
Gure adibidean erdaraz dago. 
 
Proposatutako ariketa:
 Irakasleak ikasleei hurrengo link-a  *Simulazioa ariketa arbelean jarriko du. Ikasleak taldeka jarriko dira eta web orri horri honetara sartu beharko dira. Behin orrialde honetan daudelarik, irakasleak eskatutako egin beharko dute. Andereñoak jarduera honekin hurrengo helburuak lortu nahi izango ditu:
ü Errotazio eta translazio-mugimenduak bereizi.
ü Islatu zergatik Ilargiak, Lurrari begira, beti aurpegi berbera erakusten duen.







No hay comentarios:

Publicar un comentario